XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ISTORIA ETA ERASI

ALEGIAKO ISTORIA BAT. -Urgulliak eta bekhaisteriak elheoundatzgabeko hanitch erranerazten, erhokeria eta okherreria hanitch eginerazten dutie.

Egunko egunian berheziki, oro bardin legiak ezarten gutialako estakurian, ametsetako lukhainka hanitchez ase egiten die jente chehe saldo batek.

Egalité delako legian den gezur handi hori iretsirik, uduri zaie, behar diela zozietatia pialaz goratu, ororen hountarzuna batetara ezari eta ororen artian zathikatu, gero zozietate berri batetan, batere bururik edo aitzindaririk gabe (oro bardin direnez gañian) bizitze moulde berri bat ororek eraman.

Holako zozokeriak gogoan dutiener eta burutzen laguntu nahi lutukiener nahi deret khountatu istoria bat:

Behin batez, iratziak, khaparrak, elhorriak, gardiak, errebollta bouiltabatez hasi ziren oihuz : Fuera fuera haltzak, bagoak, lecharrak, haritchak ! Gu noumbre handiagoan girelarik, haien itzalian bethi ithorik bezala gira : fuera, fuera, orok dugun ukhen bardin aire, argi eta itzal ! Ordian ordian ageriko eta ezkirenez oro bardin izanen gisa oroz !

Oihu horri behatu ziren egur egiliak, eta, aiskorak harturik, egotchi zutien zuhaiñkentiak oro, haiez egur egiteko, eta lurra osoki pikarrai agitu zen, berberak iratze, khapar, elhorri eta gardiak airian gora zoatzalarik.

Zer boztarioa, zer urgullia hoietan, ikhousiz, azkenian, libertate osoa baziela, haltz, bago, lechar eta haritchak bezainbeste eta gehiago zirela.

Erregegoa horrek ez zian luzaz iraiñ.

Ourthe bat, biga igaran orduko, zuhañen erroetarik zuhañ berri elibat abiatu eta altchatu ziren, emeki emeki handitu eta lehenekoak bazañ gora heltu.

Itzal egin zien orano ere iratzer, khaparrer, elhorrier eta gardier, hoik bethi aitzinetik bezañ tchipi eta ez deus baratu beitziren.

Oro bardin girela edo izan behar dugula erraiten dienek, zer othe dioie alegiako istoria horrez ?

Burut baleze ere zozialistek ororen bardin ezarteko dien ametsa, arimako eta khorpitzeko dohañez ezik ere, berere lurreko hountarzunez, elizatekia bertan ageri aitzineko ber desbardingoa ?

Egun bardin aberats ezar balite zuhurra eta erhoa, pherestia eta aoherra, sosen doian igorlia eta sabelkorra, ourthe bat gabe handi lizateke haien arteko desbardingoa.

Zer egin? - Hiri batetako garan, hamabost karroucha herrokaturik ziren, uda hountan, egun batez, bidajant zounbait ukhenen zielako esperantchan.

Hogei eta hamar bat langile han ziren, khantian, bidajanten igarangian.

Houna noun erretor bat heltzen da, gara alde barnetik, bere phousken karga handiska bat eskutik chilinchao.

Langile batek erraiten deio lagun bati : Ikhousten duka ihize beltz bori. Hamar soseko bat gu bezalako bati irabazerazi nahi gabez, berak eramaiten ditik bere phouskak. Fuera aphezak!

Eta langilek ororek ihardesten die zinez: Fuera aphezak!

Apheza, ichil ichila, aitzinachiago badoa, eta langile begitharte houneko bere gainti berhez zen bati joaiten zaio eta galthatzen deio hounanbeste batentako karga eraman dizon houlako lekhiala.

Gaiza hori ikhousten dieia bai, gorago aiphatu langilek batek erraiten dere laguner: Sogizie, sogizie, noula bere phouskak besteri kharreiaerazten dutian. Den bezalako aoherra!

Eta langilek ororek haren ondotik zinez arra-erran zien: Den bezalako aoherra!

Hortarik ageri da eztakiela nountik loth aphezen hutsian edireiteko, hanitch jentek, egun, eta hutsaren itzal baten gatik ere, jaoz litakiela aphezaren gana haren chehekatzeko ahal balie.